ESPUELA by
Workoholics Logo
Api [11 img]Itxi

Aguas mil, bla bla… Hemen ikusten ditugu Maria eta Valeria landa-lana egiten, literala, Bellotarekin. Lurrean (horrela hobeto pentsatzen delako) edo borregotxoko aulkietan ere izan ziren gogoetarako momentuak, horretarako baitaude. Jakinduria dosi onekin etorri zen Joseph Hurtadorekin egindako business intelligence tailerrari esker. 🙉 Orduak eta orduak eman genituen Urdaibain “Kontserbako istorioak” grabatzen… Ze polita dena! Patrik eta Myriamek Eroskiren proiektua aurkeztu zuten, eta tira, hau gosea! Eskerrak pizza onak zeuden. 🤤WIParen laugarren edizioaren sustapenarekin ere hasi gara. Eta zer esan tupper-en betiko borrokaz: inork ez ditu eramaten, pilatu egiten dira…