ESPUELA by
Workoholics Logo
Mar [11 img]Itxi

🎶 Y nos fuimos pa’ Madrid, Pérez-Llorcaren egoitzara hain zuzen, nahiz eta oraingoan ez zen App-ean lan egiteko. Baina noski, argazki kukiak ateratzeko ere eman zuen… Eta 2025eko une epikoez ari bagara, Peparen bisitak (a ze txakurra!) urrea eramaten du. 🐶Hona hemen lagin bat… eta hori pixka bat moztu garela. Lagunklik bisitatu genuen, oraingoan BAT Tower-en duen egoitza berrian, eta noski, MacBook-etan erakusteko Pingu-ren pegatak ezin ziren falta. Eta hilabetea amaitzeko, galdera bat botako dugu: zenbat bentreska lata ateratzen dira 9 kiloko hegaluze batetik? Bada, hori da Esperanza de Serratsekin ikasi genuen lehenengo gauza. Hilobira eramango dugun informazioa. 🤐